Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > Uliazpik “Soinuen Mosaikoan” parte hartuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ...

Berriak

Uliazpik “Soinuen Mosaikoan” parte hartuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

2017/01/02

Soinuen Mosaikoa Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkartearen proiektu bat da eta Plena Inclusión Konfederazioarekin eta BBVA Fundazioarekin elkarlanean egin du. Bertan, estatu guztiko 14 orkestra sinfoniko izango dira, adimenaren edo garapenaren urritasuna duten 300 pertsona eta, era batera edo bestera, 1.000 musikari profesional baino gehiago. Parte-hartzaileak tailer desberdinetan aritu dira 2016 urtean “Munduko lorerik handiena” lana lantzen, lan hori Emilio Aragonen musika-pieza bat da eta José Saramagoren ipuin batean oinarritua dago. Prozesu guztia Angeles Munizek zuzendutako dokumental batean jasoko da eta urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran eskainiko diren hainbat kontzertutan interpretatuko da lana.
Gure kasuan, Gipuzkoan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera eta Gipuzkoako beste hainbat erakunderekin, Uliazpiko erabiltzaile diren 4 pertsona arituko dira eta horiek kontzertu baten barruan interpretatuko dute lana beste lan batzuekin batera Donostiako Kursaal Jauregian otsailaren 4an 18:00etan. Uliazpiko komunitate guztia eta publikoa orokorrean animatu nahiko genuke ekitaldi artistiko inklusibo hori ikustera.

Irudi-galeria

MS1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus