Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Zentroetako jarduerak Hasi > Aktualitatea > Zentroetako jarduerak > Katuarraiak danborrari talde batek bisita egin zuen Uliazpiren Ategorrieta ...

Zentroetako jarduerak

Katuarraiak danborrari talde batek bisita egin zuen Uliazpiren Ategorrieta zentrora, joan den igandean, hilaren 12an

2020/01/14 • - Donostia - Ategorrieta Zentroa • Zerbitzuak - Etxebizitza

Garai hauetan ohikoa denez, Groseko auzoko KATUARRAIAK danborradako 20 danborrarik bisita egin ziguten urtarrilaren 12an, igandearekin.
San Sebastian eguneko ospakizunari aurre hartuz, aurreko igandean Ategorrieta zentroko egoiliarrak eta Gazteen talde bat, baita Uliazpiko Ategorrieta zentroko Atseden Zerbitzuan zeudenak ere (ULALDI), San Sebastian festa ospatzen hasi ziren, Sarriegiren ohiko errepertorioarekin. Beranduago, Donosti zentroko sukaldeak prestatutako lunchari esker, guztiok berriketan aritu ahal izan ginen, eta aparteko giroa sortu zen.
Beste urte batez eskerrak eman nahi dizkiogu danborrada horri zentrora gurekin egoteko etorri izanagatik, eta San Sebastian egun zoriontsua opa nahi dizuegu guztioi. Aupa Donostia!

Irudi-galeria

Danborrada 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus