Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Zentroetako jarduerak Hasi > Aktualitatea > Zentroetako jarduerak > ABUZTUKO ATSEDEN ZERBITZUA ULIAZPIREN ATEGORRIETA ZENTROAN

Zentroetako jarduerak

ABUZTUKO ATSEDEN ZERBITZUA ULIAZPIREN ATEGORRIETA ZENTROAN

2017/08/10 • - Donostia - Ategorrieta Zentroa • Zerbitzuak - Aldi baterako atseden-egonaldiak

 

Aurten berriro ere Uliazpik Atseden Zerbitzua martxan jarri du Donostiako Ategorrieta Zentroan.

Programaren helburua familiari atseden bat eskaintzea da familiakoari arreta eskaintzeari dagokionez, eta adimen urritasuna duen pertsonari arreta eta estimulazioa eskaintzea, horren premia eta gaitasunak kontuan izanik.

Joan den urtean bezala zerbitzuan arreta eskaintzen zaien pertsonek 10 edo 20 eguneko eskaintza izango dute, familiaren premien arabera.

Aurreko urteetan bezala jarduera-aukera zabal bat antolatu dugu eta horren barruan sartzen dira hipika-jarduera, musikoterapia edo igeriketa Intxaurrondoko Kiroldegian. Era berean, udaldi honetan erkidegorako irteerak ere bultzatuko dira eta jolas eta aisialdirako guneak ikusiko ditugu, hala nola Hendaia, Pasaia, Hondarribia, Orio, Ulia... edo kultura-guneak, adibidez, Donostiako Tabakalera.

Aurreko txandatan bezala, Uliazpi sozialki konprometitua dago denbora librean gurekin lan egin nahi duten lagunekin, horregatik aurten berriro ere harremanetan jarri gara erakunde desberdinekin boluntarioak guregana etorri ahal izateko abuztuan. Eskerrak eman nahi ditugu programa hori ezagutzera ematen egiten duten lanagatik, eta beraz, haientzat da gure esker onik handiena.

Oraingoz, lehenengo 12 pertsonarekin hasi da zerbitzua lanean eta balorazioa, hori esateko azkarregi bada ere, oso positiboa izaten ari da.

Irudi-galeria

Argazkia 3

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus